Garaipen garbia lortu du Baztan futbol talde nagusiak maiatzaren 1eko partidan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 2a, 07:00

Imanol Zokok sarttuako hiru golek bideratu zuten Baztan futbol talde nagusiaren garaipena. Argazkia: Ondikol

Doneztebek eta Aurrerak berdindu egin dute eta Baztango erregionaleko taldeak galdu

Maiatzaren 1eko besta egunean ere jardunaldia izan dute Nafarroako ligan ari diren eskualdeko futbol talde nagusiek. Autonomikako Baztango talde nagusiak garaipen garbia lortu zuen Giltxaurdin, Imanol zokoren hat-trickari eta Elur Meokik penaltiz sartutako golari esker. Gorengoen mailako Aurrerak eta Doneztebek berdindu egin zuten eta erregionaleko Baztanek galdu.

FUTBOLA

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Baztan 4 (Elur Meoki eta Imanol Zokok 3) – CD Amigó 0

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

Aurrera KE 1 (Ander Alduntzin) – CF Beti Casedano 1

CD Mendi 1 - Doneztebe FT 1 (Aitor Larunbe)

Gizonezkoen Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Baztan B 2 (Unai Elorza eta Julen Tranche) – CD Liceo Monjardin 4

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun