Espainiako datuekin konparatuz gero, Nafarroa da odol emaile gehien dituen autonomia erkidegoetako bat. 2023an zehazki, 13.137 pertsonek 24.381 odol-emate egin zituzten, 2022an baino 800 odol-emate gehiago Adonak adierazi duenez. Horietatik 204 intsigniekin omendu zituzten igandean: 146 lagun 50 aldiz odola ematetara iritsi direlako dagoenekoz; 50 lagun 100 aldiz odola ematera iritsi direlako eta bertze 8 gehiago dagoenekoz 150 aldiz eman dutelako odola.
Eskualdeko sei omenduak
100 aldiz odola ematera iritsi zelako 2023an:
- Mª Jose OTXANDORENA BALEZTENA (Doneztebe)
50 aldiz odola ematera iritsi zirelako 2023an:
- Miguel AZKARRAGA ARIZTEGI (Irurita)
- Miguel Angel GUERRA IRIGOIEN (Igantzi)
- Mª Eugenia MAYORA ISTILART (Elizondo)
- Elisa MENDIBURU BIDART (Elizondo)
- Matias TELLETXEA BERGARA (Etxalar)