Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko erremonte txapelketako lehenbiziko jardunaldia jokatu zuten larunbatean Zubirin. Pronostikoak bete eta Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarrak 35-22 irabazi zieten Jon Sagaseta iruritarrari eta Ioni. Sagaseta lehen aldiz hasi da profesionaletako torneo bat jokatzen eta tanto politak egin zituen.
Jaialdiko lehen partidan, Matxin III.a eta Agirrezabala beteranoek 30-18 irabazi zieten Eloi Otxandorena doneztebarrari eta Aimar Leatxe donamariatarrari.