Adierazi dutenez, «momentuz eskualdea nahiko motel agertu da, iazko errepikatzaileez gain ez baitago berririk». Hori dela eta, parte hartzera animatu dituzte familiak eta maiatzaren 12an akituko da izena emateko epea. Taldeak animatzen den herritar orori oinarrizko informazioa, aholkuak eta akonpainamendua emanen dizkio, eta horretarako hainbat kontaktu bide eskaini dituzte:
- Emaila: saharaztan@hotmail.com
- Facebook orria: saharaztan
- Bertizarana eta Malerreka: 635 59 93 06
- Bortziriak: 646 43 14 35
- Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdi: 659 55 30 14