Geroa Baik hainbat inbertsio sustatu ditu Nafarroako Aurrekontu Orokorrean eskualderako

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 11a, 16:30
30.000 euroko inbertsioa eginen dute Anizen komunitate energetiko bat sortzeko

Nafarroako Geroa Baik hainbat inbertsio bultzatu ditu 2024ko aurrekontuetan, «lurraldea egituratzeko eta Nafarroako herritarren beharrizanei erantzuteko»

Alde batetik, 30.000 euroko inbertsioa eginen dute Anizen komunitate energetiko bat sortzeko. Azaldu dutenez, «Baztanen herritar guttien duen herria da eta despopulazioa gehien sufritzen ari dena. Komunitate energetiko baten sorrera laguntza haundikoa izanen da herriarendako, herritarrak bertan gelditzea mesedetuko du eta erakargarriagoa bihurtuko du».

Horrez gain, 70.000 euroko zuzenketa baten bidez jubiloteka moduan erabiliko den lokalaren moldaketa lanak egin eta altzariak erosiko dituzte. «Bertan, akonpainamendu eta asoziazionismoaren bitartez, Harremana kolektiboak adineko pertsonen isolamenduari aurre egin ahal izateko».

Baztandik kanpo ere, 60.000 euroko partida bat zuzendu dute Zugarramurdiko zoladura egokitzera, Contigo-Zurekin eta EH Bildu taldeekin batera.

Azkenik, aurten ere Euskal Artzainak Ameriketan Elkartea babestuko dute, 15.000 euroko zuzenketa bat sartuz «Euskal artzainaren bidea izeneko ibilbidea sortzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun