Malerrekako erremontistak Iruñeko Alde Zaharreko txapelketako finaletik kanpo gelditu dira

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 8a, 16:00
Saldias eta Otxandorena (urdinez) eta Otano eta Matxin III.a (gorriz), Labriteko finalerdia hasi aitzinetik, Insausti epailea erdian dutela.

Iruñeko Alde Zaharreko X. Erremonte txapelketaren finalean ez da eskualdeko erremontistarik izanen. Finalerdia jokatu zuten ortziralean Eloy Otxandorena doneztebarrak eta Aimar Saldias oiztarrak Matxin III.aren eta Otanoren kontra eta hauek nagusitu ziren, 35-30. Apirilaren 12ko finalean, beraz, Zeberio II.a eta Ion, Matxin III.aren eta Otanoren kontra ariko dira.

Ortziraleko jaialdia ireki zuen partidan, berriz, aitzinetik finalean zeuden bi erremontistak, Zeberio II eta Ion, Aimar Leatxe donamariatarrarekin eta Jon Sagaseta iruritarrarekin bikote eginez aritu ziren. Sagasetak eta Ionek 30-28 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Leatxeri.

Txapelketako finalerdiari dagokionez, hasiera berdindua izan zen, baina Malerrekako bikoteak lau tantoko aldea ere izan zuen (2-6). Gero, hainbat berdinketa izan ziren (6-6, 8-8, 9-9, 10-10, 11-11, 12-23 eta, azkena, 17-17koa). Hor bortz tanto segidan egin zituzten gorriek (22-17) eta aldetxo horri eutsi zioten bukaeraraino, urdinak 27-26 hurbiltzea lortu baldin bazuten ere. Azkenean 35-30 irabazi zuten Matxin III.ak eta Otanok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun