Haurren harreraren inguruko zalantzak argitzeko saioak eginen ditu Saharaztanek Donezteben eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 5a, 13:00

Oporrak bakean egitasmoa antolatu du aurten ere Saharaztanek, eta udan haur sahararrak etxean hartzera animatu dituzte Baztan-Bidasoko familiak. Harrerari buruzko edozein zalantza argitzeko, bi solasaldi antolatu dituzte apirilean: hilaren 24an Doneztebeko Herrigunean eta 26an Lesakako Erabilera anitzeko aretoan, biak 18:00etan. Joan nahi dutenei lehenagotik abisatzeko eskatu diete, saharaztan@hotmail.com helbidearen bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun