Otxandorena eta Saldias Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako finalerako txartelaren bila

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 4a, 11:00
Saldias eta Otxandorenak, Otano eta Matxin III.a izanen dituzte arerio finalerdian. Ligaxkako partidan (argazkian) 33-35 galdu zuen Malerrekako bikoteak.

Matxin III.aren eta Otanoren kontra jokatuko dute finalerdia ortzirale arratsaldean Labriten

Iruñeko Alde Zaharreko X. Erremonte txapelketako finalerdia jokatuko dute apirilaren 5ean, ortziralean 19:00etan hasita Labrit pilotalekuan. Eloy Otxandorena doneztebarrak eta Aimar Saldias oiztarrak Matxin III.a eta Otano izanen dituzte arerio. Irabazleek Zeberio II.a eta Ion izanen dituzte esperoan apirilaren 12ko finalean.

Ortziralean 19:00etan Iruñean hasiko den jaialdiko lehen partidan, Zeberio II.a eta Markel Leatxe donamariarra, Jon Sagaseta iruritarraren eta Ionen kontra ariko dira. Hau da, txapelketako finalean dagoen bikoteko bi erremontistak elkarren kontra ariko dira, eskualdeko erremontista gazte bana lagun dutela. Txapelketako jaialdi guztiak bezala, finalerdietakoa ere ADANO elkartearen alde izanen da eta sarreran biltzen den ditu guztia elkarte honetara bideratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun