Biriatuko Ikastolako guraso eta laguntzaileak antolatuta, apirilaren 6ean, 17:00etan hasita, bertso saioa izanen da. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maddi-Ane Txoperena eta Julio Soto bertsolariak eta Aimar Karrika gai jartzailea izanen dira bertan. Eguraldi ona izanez gero, Biritatuko frontoi irekian eginen da eta bertzela, elizan.
Ekitaldiaren ondotik, giro goxo eta alaiarekin segitzeko zintzur bustitzea egiteko eta etxeko pintxoak jateko parada izanen da.
Brais Perez Ikastolako gurasoarekin mintzatu gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.