Malerrekako eskola ttikietako ikasleak Legasako Mendibegi frontoian jostetan. Argazkia: Nerea Meoki
Malerrekako herri eskola ttikien besta ospatu zuten Legasan martxoaren 27an. Ituren, Legasa, Narbarte, Saldias eta Sunbillako eskoletako ikasle, irakasle eta gurasoak bildu ziren ospakizunean. Mendibegi frontoian Kultur magik taldearen eskutik puzgarri eta jolasak izan zituzten eta herriko plazan, berriz, herri kirolak. Denek elkarrekin bertsoak kantatu eta dantza egin eta gero, goizari bukaera borobila eman zioten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.