Hainbat eztabaida izan dira ordu aldaketaren harira, eta udako eta neguko ordu aldaketak kentzea proposatu izan du Europako Batzordeak. Hala ere, gaur-gaurkoz ez da halakorik gertatu eta 2026ra arteko udako ordutegiaren aldaketak zehaztuak dituzte Europatik:
- 2024an martxoaren 31n hasiko da udako ordutegia eta urriaren 27an bukatu.
- 2025ean martxoaren 30ean hasiko da udako ordutegia eta urriaren 26an bukatu.
- 2026an martxoaren 29an hasiko da udako ordutegia eta urriaren 25ean bukatu.