Donostia, Irun eta Iruñera doazen autobus zerbitzuetan hobekuntzak iragarri dituzte, «ordutegiak hobetu eta erabiltzaileen beharretara egokituko dituzte». Oronozen, Elizondon eta Lesakan dute geltokia hiriburuetako joan-etorria egiten duten autobusek eta horiek hartu ahal izateko, herrien arteko lotura taxien bidez egitea proposatu dute: «eskaeraren arabera emanen litzateke zerbitzua, erabiltzaileek aldez aurretik eskatuta». Herrien arteko garraio zerbitzu hau autobus zerbitzuen kontzesioaren barruan sartuko lukete. Nafarroako Gobernuak egindako proposamenak «hainbat gabezia» dituela ikusi dute eskualdeko udalek. Apirilaren 5era arteko epea eman die gobernuak ekarpenak egiteko.