Haur kantarien zazpigarren topaketa egin dute martxoaren 23an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 26a, 11:00

Giltzarri abesbatzak zazpigarren aldiz antolatutako Haur kantarien topaketa ospatu zuten martxoaren 23an Lesakan. Bortzirietako Jesusen Bihotza eskola (Bera), Ricardo Baroja eskola (Bera), Labiaga Ikastola (Bera), Irain Eskola (Lesaka) eta Tantirumairu ikastolako (Lesaka) ikasleek, Sunbillako eskolako bi ikaslek eta Zaria koru eskolako ikasleek, emanaldi ederra eskaini zuten, Imanol Elizasuren gidaritzapean. Guztira sei abesti kantatu zituzten. Bukatutakoan sari baten zozketa egin zuten eta irabazlea Olatz Bergara Artieda beratarra izan zen. Imanol Ellizasuk berriz ere taldearekin izugarri gozatu duela adierazi du, «plazerra izan da». Giltzarri abesbatzak ere, eskoletako irakasleei eta Imanol Elizasu berari eskerrak eman nahi dizkiete lerro hauen bitartez. Argazkiak: Itsaso Irigoien eta Coro Artieda

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun