Larunbatetik iganderako goizaldean pasatu zen hirugarrengoz Korrika eskualdetik. Agiñan barna Lesakan sartu, eta Bera eta Sara gurutzatu ondotik, Senperen barna atera zen euskararen aldeko lasterketa. Goizaldeko ordu ttikiak izanagatik, jende aunitzek egin zuen bat Korrikarekin eta eskualdean ere euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu zuten parte hartzaileek.
Argazkiak: Korrika.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.