23. Korrika

Nork ibiliko du Korrikaren lekukoa Bortzirietan eta Xaretan?

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 22a, 11:00

Oiartzunen barna, bihar sartuko da Korrika Bortzirietan! 27 kilometro eginen ditu Lesakako eta Berako lurretan, eta tarte horretan bortz herrietako herritarrek hartuko dute lekua. Ondotik, Lizuniagan barna, Saran sartuko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia eta ondoko kilometroak Saran eta Senperen eginen ditu, guztira, 21 kilometro. Zati horretan, bertzeak bertze, saratarrek, zugarramurdiarrek eta senpertarrek ibiliko dute lekukoa. Ikusi albiste barrenean lekuko eramaileen zerrenda.

Oharra: Mugikorretik ari bazara, etzanda paratuta hobeki ikusiko duzu taula.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun