Malerrekako Eskola ttikien joko topaketa martxoaren 27an eginen dute Legasan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 25a, 09:00
Ituren, Legasa, Narbarte, Saldias eta Sunbillako ikasle, irakasle eta gurasoak elkartuko dira berriz ere, oraingoan Legasan.

Ituren, Legasa, Narbarte, Saldias eta Sunbillako ikasle, irakasle eta gurasoak elkartuko dira asteazken goizean

Malerrekako eskola ttikien joko topaketaren hamaikagarren edizioa martxoaren 27an eginen dute, aurtengoan Legasan. Ituren, Legasa, Narbarte, Saldias eta Sunbillako eskoletako ikasle, irakasle eta gurasoak bilduko dira ospakizunean.

Asteazkenean 09:30ean elkartuko dira Legasako frontoian eta bertso berria kantatuko dute. 10:00etatik 11:00etara, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleek Kultur Magik taldearen emanaldia ikusiko dute eta Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek jokoak izanen dituzte frontoian. 11:00etatik 11:45era gosaria eta dantza izanen dute plazan. 11:45ean Kultur Magik taldearen emanaldia ikusiko dute oraingoan 3. Mailatik 6. Mailara bitarteko ikasleek eta ttikienek jokoak izanen dituzte frontoian. 13:15ean bertso zaharra kantatuko dute eta autobusak hartuko dituzte, bakoitza bere herrira joateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun