Arantza eta Elizondo lotuko dituzte aurtengo Salto! Udalekuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 22a, 14:00
Salto! udalekuetako parte hartzaileak 2022an Leitzan.

UEMAk udalerri euskaldunetako gaztetxoentzako udaleku ibiltariak antolatu ditu aurten ere. Ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra eginen dituzte aurtengo bi txandak, eta eskualdean iraganen dira, Arantza eta Elizondo arteko bidea eginen baitute parte hartzaileek.

2006 eta 2009 urte arteko gazteei zuzendutako udalekua da Salto! eta helburua udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da.

Udalekua Arantzan hasi eta Elizondo arteko bidea eginen dute oinez, eta Donezteben eta Oronoz-Mugairin ere eginen dituzte geldialdiak. Herri bakoitzean bi gau pasatuko dituzte.

Izen ematea otsailean ireki zuten, eta martxoaren bukaera arte egonen da irekia. Lau modutan egin daiteke: galdetegi hau beteta, 943 81 66 99 zenbakian, administrazioa@uema.eus helbidera mezu bat bidalita edo 608 66 81 55 zenbakira Whatsapp edo Telegram mezu bat bidalita.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun