Uterga-Barricart eta Otxandorena-Saldias finalerdietarako txartela jokoan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 21a, 16:00

Otxandorena eta Uterga doneztebarren arteko lehia izanen da aitzineko koadroetan.

Ortziralean Labriten jokatuko den Iruñeko Alde zaharreko erremonte txapelketako seigarren jardunaldiko irabazleek, Matxin III.a eta Otano izanen dituzte esperoan

Iruñeko alde zaharreko hamargarren erremonte txapelketako seigarren jardunaldia jokatu dute martxoaren 22an, ortziralean Labrit pilotalekuan. Xanti Uterga doneztebarra eta Barricart, Eloy Otxandorena doneztebarraren eta Aimar Saldias oiztarraren kontra ariko dira, hil ala biziko partidan. Irabazleek finalerdietarako txartela lortuko dute, dagoeneko esperoan dauden Matxin III.a eta Otanoren kontra jokatzeko. Finalean zain daude Zeberio II.a eta Ion.


Ortziralean 19:00etan hasiko den jaialdiko lehen partidan, Xuban Iturregi iruritarra eta Markel Leatxe donamariatarra, Jon Sagaseta iruritarraren eta Baztanen kontra ariko dira. Txapelketako jaialdi guztietan bezala, sarreran biltzen den dirua ADANOri, Nafarroan minbizia duten umeen eta familien elkarteari, emanen zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun