Baztan-Bidasoko GKSk binakako frontenis txapelketa antolatu du apirilean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 21a, 11:00

Apirilaren 1etik 20ra eginen dituzte partidak eskualdeko eta hilaren 27an jokatuko dute finala Elizondon

Baztan, Bortziriak eta Malerrekako GKSk binakako frontenis txapelketa antolatu du apirilerako, 'Udal azpiegiturak sozializatu' ekimenaren barnean. Apirilaren 1etik 20ra partidak jokatuko dituzte eskualdeka, eta 27an jaialdia eginen dute Elizondon, eta finala jokatzeaz gain bertso bazkaria eta kontzertuak izanen dituzte.

Sailkatutako lehenbiziko bi bikoteak sarituko dituzte. Lehen saria bi lagunentzako otordua izanen da Lesakako sagardotegian, eta bigarrena ardoa eta gazta.

Parte hartu nahi dutenek martxoaren 30era arte ematen ahalko dute izena, taldearen sare sozialen bidez harremanetan jarriz edo hurrengo telefonoetan: 680 13 13 18 (Baztan), 689 99 60 71 (Bortziriak) eta 626 12 70 78 (Bortziriak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun