Elizondon Baztanesatik 09:00etan abiatuko da autobusa eta buelta 20:00etan izanen da Baionatik. Elizondoko euskaltegian ematen ahalko da izena martxoaren 20ra arte eta 15 euro ordaindu beharko dira.
Beran, berriz, igandean 09:00etan abiatuko da busa Iamotenetik eta 19:30ean bueltatuko da. Txartelak salgai daude Errekalden 15 eurotan.