Eskualdeko hamabi bikotek lortu dute Euskal Herriko Mus Txapelketako finalera sailkatzea

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 17a, 12:00
Joan den larunbatean Nafarroako finaletan hartutako irudia. Argazkia: Euskal Herriko Mus Federazioa.

Euskal Herriko XV. Mus Txapelketa bere azken txanpan sartua da. Joan den asteburuan, herrialde bakoitzeko finalak jokatu zituzten, eta han sailkatutako 128 bikotek jokatuko dute martxoaren 23an Zuberoako Altzai herrian eginen den final handia. Nafarroa Garaitik 32 bikotek lortu dute txartela, eta horien artean, hamabi eskualdekoak dira. Ikusi zerrenda albiste barrenean.

  1. Jose Martin Zelaieta / Benantzio Elizagoien (Etxalar)
  2. Naiara Lukanbio / Manex Zapiain (Bera)
  3. Aritz Alunda / Garikoitz Larretxea (Arraioz)
  4. Mikel Mutuberria / Gorka Aranguren (Lesaka)
  5. Iñaki Jubera / Anjel Jubera (Elizondo)
  6. Josu Narbarte / Vicente Callejon (Goizueta)
  7. Enaitz Portu / Joel Gil (Lesaka)
  8. Oian Alduntzin / Andoni Zabaleta (Leitza)
  9. Mikel Zabaleta / Juan Karlos Erbiti (Leitza)
  10. Karlos Sagastibeltza / Jose Antonio Zabaleta (Leitza)
  11. Iñigo de Carlos / Antton Gomez (Leitza)
  12. Beñat Mortalena / Iñaki Jugera (Erratzu)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun