Iruñeko alde zaharreko hamargarren erremonte txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu dute martxoaren 14an, ortzegunean Labrit pilotalekuan. Ez da eskualdeko erremontistarik izan partida nagusian, baina apirilaren 12ko finaleko lehen protagonista erabaki da. Hain zuzen, Zeberio II.ak eta Ionek jokatuko dute finala, Matxin III.ari eta Otanori irabazi ondotik. Azken hauek, datorren ortziralean Uterga-Barricart eta Otxandorena-Saldias bikoteen artean jokatuko duten partidaren irabazlearen kontra jokatuko du finalerdia.
Ortzeguneko jaialdiko lehen partidan, Xuban Iturregi iruritarrak eta Agirrezabalak 30-23 irabazi diete Oses eta David Mitxeo doneztebarrari.