Baztan-Bidasoko GKSk hainbat solasaldi emanen ditu aste honetan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 14a, 11:30
Bertzeen artean, frontoietako argiaren prezioaz arituko dira.

Udal azpiegituren sozializazioa mintzagai, hainbat batzar informatibo antolatu ditu Baztan-Bidasoko Gazte Koordinadora Sozialistak hurrengo egunetan

Bihar, martxoaren 15ean, hiru saioa eginen dituzte: 17:00etan Lesakako gaztetxean eta 19:00etan Doneztebeko liburutegian eta Elizondoko Arizkunenea kultur etxeko sabaian. Igandean, berriz, Beran izanen da batzarra, Beralandetan 12:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun