Iruñeko alde zaharreko erremonte txapelketako lehen bikote finalista gaur erabakiko da

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 14a, 09:00
Patxi Zeberiok, Ionekin batera, finalerako txartela eskuratzeko aukera izanen du gaur Labriten, Matxin III.aren eta Otanoren kontrako partidan.

Zeberio II.ak eta Ionek, Matxin III.aren eta Otanoren kontra jokatuko dute eta irabazlea finalean izanen da

Iruñeko alde zaharreko hamargarren erremonte txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko dute martxoaren 14an, ortzegunean 19:00etan hasita Labrit pilotalekuan. Ez da eskualdeko erremontistarik izanen partida nagusian, baina apirilaren 12ko finaleko lehen protagonista gaur erabakiko da, Zeberio II.ak eta Ionek, Matxin III.aren eta Otanoren kontrako partidan. Irabazlea finalean izanen da. Gaurko galtzaileak, hurrengo asteburuan Uterga-Barricart eta Otxandorena-Saldias bikoteen artean jokatuko duten partidaren irabazlearen kontra jokatuko du finalerdia.


Gaurko jaialdiko lehen partidan, Oses eta David Mitxeo doneztebarra, Xuban Iturregi iruritarraren eta Agirrezabalaren kontra ariko dira. Txapelketa osoan bezala, jaialdiko sarreran biltzen den dira ADANO elkarteari emanen zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun