Elizondo Lanbide Eskolako Igor Opoka gazteluarrak sari berezia hartu du

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 12a, 18:00
Igor Opoka Mitxeo, Carlos Gimeno kontseilariarekin eta Luis Calatayud eta Esther Monterrubiorekin.

Lanbide Heziketako  espediente akademikorik onena duten ikasleei ematen zaie

Nafarroako 35 ikaslek hartu zituzten 2022-23 ikasturteko Lanbide Heziketako eta Arte Plastiko eta Diseinuko Lanbide Irakaskuntzako Sari Bereziak martxoaren 5ean. Sari horiek espediente akademikorik onena duten ikasleei ematen zaizkie. Sariak Iruñeko Baluarten egindako ekitaldi batean eman zituzten eta, horiek artean, Elizondo Lanbide Eskolako ikaslea den Igor Opoka Mitxeo gazteluarra saritua izan zen.

Saritutako ikasleek, aitorpen ofizialaz gain, 300 euro hartuko dituzte goi mailako aparteko sariaren kasuan, 250 euro erdi mailako sariaren kasuan eta 200 euro oinarrizko lanbide heziketako ikasleen kasuan. Goi mailako eta erdi mailako kategorian saritutako ikasleek autonomia-erkidegoetako ikasleekin lehian aritzeko sari nazionaletan parte hartuko dute.

Saridun guztiak agintariekin.

Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria izan zen ekitaldiaren buru, eta bertan izan ziren Luis Calatayud Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia eta Esther Monterrubio Lanbide Heziketako Plangintza eta Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, baita saritutako pertsonen laguntzaileak eta saritutako ikasleak dituzten ikastetxeetako zuzendaritza-taldeetako ordezkariak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun