[EGUNERATUA]: Gaur Biriatuko mugan eta Iruñean parlamentuaren aitzinean mobilizatu dira nekazariak eta abeltzainak

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 7a, 07:34

Gaur ere errepidera atera dira nekazariak eta abeltzainak eta bi hitzordu antolatu dituzte: alde batetik, sare sozialen bidez zabaldu duten mezuaren arabera, 10:30ean Irungo IAT (ITV) gunean elkartuko dira eta 12:00etan Biriatuko mugan egin dute hitzordua, A-8 autobidean. Eta bertzetik, Iruñera, parlamentuaren aitzinera joateko deia ere egin dute. TTIPI-TTAPAri baieztatu diotenez, Baztan-Bidasoko abeltzainek eta nekazariek bi hitzorduetan parte hartuko dute.

Biriatuko mugan

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, A8 autobidearen inguruan, trafikoan 10:30etik 14:00etara bitartean izanen du eragina, baina sare sozialen bidez zabaldu duten mezu baten arabera, 12:00etatik 16:00etara izanen da itxia.

Errepide mozketak inguruko errepideetan ere izanen du eragina, tartean, N-121-A errepidean. Nafarroako traktoreak Biriatura N-121-A errepidetik joanen direla, eta elkarretaratzea bukatuta, berriz handik bueltatuko direla oroitarazi du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak.

Ikusi gaur eguerdian Biriatuko ordainlekuan hartutako bideoa.

Argazkia: Dunia Abatal

Argazkia: Dunia Abatal

Argazkia: Dunia Abatal

Iruñean Foruzaingoak 12 nekazari identifikatu ditu Nafarroako Parlamentuan sartzeko liskarretan

Iruñean ere goiz-goizetik sumatu da traktoreen mugimendua, gaur Nafarroako Parlamentuan Aurrekontu Orokorrak onartzekoak baitituzte. Kasu honetan, sindikatuek bat egin dute Iruñeko deialdiarekin.

Nekazariek trafikoa moztu dute eta Parlamentuaren egoitzara sartzen saiatu dira, baina foruzainek eragotzi egin diete.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun