Berdintsu mantentzen da kopurua, ilbeltzean baino lau guttiago baitira
580 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak otsail hondarrean, ilbeltzean baino lau guttiago. Beraz, berdintsu mantentzen da langabezia eskualdean. Langabetu gehien duen zerbitzuen arloan langabetu bat guttiago dago otsailean (438). Industria arloan ere bi langabetu guttiago zeuden otsail hondarrean (76) eta nekazaritza-abeltzaintza arloan ere lau langabetu guttiago (11). Eraikuntza arloan, aldiz, langabetu bat gehiago zegoen (27) eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean ere bi langabetu gehiago (28). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.