Biak baliozkoak dira, bai txartel fisikoa zein digitala. Horrela, herritarrek aukera izanen dute bietako edozein aurkezteko osasun zerbitzuetara jotzerakoan, hala nola Osasunbideko edozein profesionalen aitzinean identifikatzeko edota bertze autonomia erkidego batzuetako edozein farmaziatan botikak jasotzeko.
Beraz, Osasun Txartel Birtuala eskura izateko nahikoa da norberaren sakelako telefonoan Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Osasun Karpeta Pertsonalaren aplikazioa instalatuta izatea.
Sarbide erraza app-aren bidez
Osasun Txartel Birtuala eskuratzeko, Osasun Karpeta Pertsonala aplikaziora jo behar da, eta behin sartuta, goiko eskuineko aldean dagoen txartelaren irudia sakatzea. Hor, osasun txartelarekin lotutako hiru atal topa daitezke:
- Txartel fisikoaren irudi zehatza. Txartel hau edozein osasun zerbitzu publikotan erakutsi ahal da eta fisikoaren balio bera izanen du.
- QR kode bat. Hau farmazia guztietan irakurri ahal izanen da eta botikak txartel fisikoarekin bezala eskuratzeko baimena emanen du, bai Nafarroako eta bai estatuko sare osoan ere.
- Barra-kode bat. Txartel fisikoan agertzen den berbera izanen da. CIPNA dakarren kode hau, txartelaren barra-kodeen irakurgailuak dauden lekuetan erabil daiteke, konparaziora, farmazietan eta ospitaleko farmazia-zerbitzuetan.