Planeta-mailako krisi ekologikoaz ari garen une honetan, EKOmerkatua, lurraldearen bertze kudeaketa-eredu batzuk eta kontzienteagoak diren bertze kontsumo-eredu batzuk posible direla egiaztatzeko aukera bat da. Orduz geroztik, hilabetez hilabete, 40 ekoizle ekologikok baino gehiagok produktu ekologiko eta lokalen eskaintza zabala hurbildu dute Iruñeko erdigunera, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagune bat ahalbidetuz, Nafarroako nekazaritza ekologikoari buruz hitz egiteko, ezagutzeko eta partekatzeko leku bat.
Larunbatean, Nafarroako olio eta ogi ekologikoek garrantzi handia hartuko dute. Oliba-olio birjina estra ekologikoaren ezaugarriak balorean jartzeko, Tostada Ekologikoaren Eguna ospatuko da. 12:00etatik 14:00etara olio ekologikoko txigorkiak dastatu eta ekoizleekin hitz egin ahal izango da.
Haurrentzako ipuin kontalari batek osatuko du larunbat honetako programazioa. 11:30ean DiverXak A la huerta de la esquina ipuin kontaketa dibertigarria eginen du. Bertan, nekazaritza ekologikoaz eta hurbileko merkataritzaz hausnartzen du. Gainera, aurten hilabetez hilabete erosketa-orga bat zozketatuko da azoketan berreskuratutako lona birziklatuekin, EKOmerkatuko postuetan erosten duten pertsonen artean.
Gainera, aurreko edizioan EKOmerkatuan izan ziren sasoiko elikagai izarrak itzuliko dira postu gonbidatu gisa: Baztan-Bidasoako KibbiSat-en kiwiak, Metautengo Trufas Aizeagaren boilurra eta Eulateko Lurmendiko marmeladak. Horrez gain, EKOmerkatuan hilero aurkitzen ditugun ohiko elikagaiak ez dira faltako: Artzibarko ogia eta pastak, Lizarraldeko olioa, gazta eta lekaleak, Caparroso sasoiko barazkiak, Ekollaondoko arrautzak eta ahuntz gazta, Arbeizako eztia, Faltzesko olioa eta almendrukoak, Goizuetako hestebeteak, Baztango gazta urdina, lekaleak eta Munarrizko patatak.
EKOMERKATUA
Martxoak 2, 10:00etatik 14:00etara. Iruñeko Autobus Geltoki Zaharra.
- Ekollaondo. Arrautzak eta ahuntz gazta. Goldaratz.
- Elkea. Lekaleak, garagardoa, olioa eta sagar-zukua. Bakedano eta Artajona.
- El Puente Viejo. Sasoiko barazkiak. Caparroso.
- Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe.
- Ecológicos Aranda. Olioa eta almendrak. Falces.
- Pittika. Behi-gazta. Erratzu.
- Javier Anocibar. Patatak eta txitxirioak. Munárriz.
- Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien.
- Larrezabal eco. Ardi-gazta. Alsasua.
- Erlandere. Eztia. Arbeiza.
- Gil Pagola. Olioa. Eulz.
- Bodegas Azpea. Ardoa. Irunberri.
POSTU GONBIDATUAK
- Kibbi SAT. Kiwis. Donamaria eta Doneztebe.
- Trufa de Aizeaga. Trufa. Lizarraldea.
- Casa Paulina-Lurmendi. Marmeladak. Eulate.
JARDUERAK
12:00-14:00: ‘Zatoz eta dastatu’. Tostada ekologikoen doako dastaketa ekoizleekin: Aranda, Elkea eta Gil Pagola ekoizleak. Lakabe okindegiko ogia.
11:30: ‘A la huerta de la esquina' izeneko ipuin-kontaketa Diverxaren eskutik. Zer gertatuko litzateke kataklismo bat egongo balitz eta beste leku batzuetatik ekartzen den janaria iritsiko ez balitz? Konponbidea dirudiena baino gertuago egon daiteke. Hurbileko merkataritzaren eta merkataritza ekologikoaren garrantziari buruzko saioa izango da. Izen-emateak: cpaen@cpaen.org eta 600 325 123.
13:00. Brindisa. Etorri gure urteurrena ospatzera!