Ortzegun arratsaldeko zazpietan Iruñeko Labriten hasiko den jaialdiko lehen partidan, Jon Sagaseta iruritarra eta eta David Mitxeo doneztebarra, Xuban Iturregi iruritarraren eta Markel Leatxe donamariatarraren kontra ariko dira. Txapelketako jaialdi guztietan bezala, sarreran biltzen den dirua ADANOri, Nafarroan minbizia duten umeen eta familien elkarteari, emanen zaio.
Lehen jardunaldian Zeberio II.ak eta Ionek erraz irabazi zieten Uterga eta Barricarti. Bigarren jardunaldian, aldiz, Otxandorenak eta Saldiasek bi tantorengatik galdu egin zuten Matxin III.a eta Otanorekin, baina bi puntu lortu zituzten. Finalerdietarako sailkatzeko partida erabakigarria izan daiteke, beraz, gaurkoa.