Pantxoa Bergara

Eskualdetarrak musean ariko dira Kanaldude telebistako gaurko Mintza saioan

Xorroxin irratia 2024ko ots. 28a, 13:50

Joan den asteazkenean abiatu zen "Mintza", Kanaldude telebistak ekoizturiko mus emankizun berria. Guztira 7 atal izanen ditu eta 8 taldek eskuartuko dute, probintzi bakoitzeko talde bana eta diasporako bertze bat. Gaur 20:30ean bigarren atala izanen da eta Nafarroa eta Lapurdi ariko dira lehian. Eskualdetarrak ikusiko ditugu.

Pantxoa Bergara saioaren sustatzailearekin eta aurkezlearekin mintzatu gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun