Goiuri Zabaleta leitzarra garaile suertatu da Ados pilota txapelketako Segurako jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 28a, 13:30
Goiuri Zabaleta leitzarra pilota astintzen igandean Seguran. Zabalarekin batera lortutako garaipenarekin bigarren postua berretsi zuen.

Zabalarekin batera 22-15 irabazi zien igandean Aldaregia eta Ruiz Larramendiri

Ados pilota elkartearen pilota txapelketak bere martxan segitzen du eta asteburu honetan bi jardunaldi jokatu dituzte, Agoitzen larunbatean eta Seguran igandean.

Igandeko lehen mailako partidan, Segurako Baratze pilotalekuan, Goiuri Zabaleta leitzarrak eta Zabalak 22-15 irabazi zieten Aldaregiari eta Ruiz Larramendiri, sailkapeneko bigarren postua berretsiz.

Aurretik, promozio mailako partidan, Ibarrolak eta Nahia Bertiz sunbildarrak 22-16 irabazi zieten Oskozi eta Sotili.

Nahia Bertiz sunbildarrak garaipena lortu zuen promozio mailako partidan.

Larunbatean Agoitzen jokatutako lehen mailako partidan, aldiz, Iera Agirre Iturriaga leitzarrak eta Orbegozok 13-22 galdu zuten sailkapenean lider diren Barrokal eta Agirreren kontra. Partida nagusiaren aurretik Ados pilota eskolako neska gazteak aritu ziren, tartean eskualdeko zenbait.

Agoitzeko jardunaldian galdu egin zuen Iera Agirre Iturriaga leitzarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun