Baztan-Bidasoko abeltzainek protestekin segitzen dute

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 27a, 09:00

Traktoreak hartuta, atzo ere N-121-A errepidera atera ziren Bortzirietako, Malerrekako eta Baztango abeltzainak, eta TTIPI-TTAPAri jakinarazi diotenez, «protestekin segitzen dugu». Hala ere, euren hitzetan, badute bertze erronka bat: «ikusezintasuna. Gure aldarrikapenek eta mobilizazioek ez dute merezi duten arreta». Bide batez, «barkamena» eskatu nahi izan diete protestak tarteko errepidean gelditzea tokatzen ari zaienei. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun