Mugaren bi aldeetan naturalki badiren harremanei kasu eginen diete topaketetan: harreman historikoei, bizipenei, harreman humanoei, ekonomiko eta familiarrei... Mapen bidez lan eginen dute parte hartzaileekin gaurko mugaz-gaindiko praktikak erakusteko eta gaurko Euskal Herriko mugaz-gaindiko errealitateen diagnostiko herrikoia eginen dute denen artean.
Beran, heldu den ortziralean, martxoaren 1ean elkartuko dira 19:00etan Beralandetan, eta Bortzirietako, Xaretako, Azkaineko, Urruñako eta Biriatuko herritarrak deitu dituzte. Martxoaren 2an, larunbatez, Sarako Lur Berri gelan elkartuko dira 10:30etan. Bertan, Xareta, Ezpeleta, Bortziriak, Baztan, Azkaine, Urruña eta Biriatuko jendea deitu dute.
Izena emateko galdetegi bat ere prestatu dute.
Baztanen apirilaren 14an elkartuko dira, Amaiurren.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!