Euskal Herriko Mus Txapelketako azken kanporaketak aste honetan jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 22a, 20:00

Leitzako GaztaƱaga tabernan jokatutako kanporaketa.

Euskal Herriko XV. Mus Txapelketako bertze bortz kanporaketa eginen dituzte aste honetan eskualdean: Sunbillan, Igantzin, Erratzun, Goizuetan eta Leitzan. Horiek izanen dira herriz herriko azkenak. Ikusi albiste barrenean orain arte jokatutako kanporaketetan sailkatutako bikoteak zein diren.

Ortziralea, otsailak 23
  • Sunbillako Ulibeltzak elkartean, 21:30ean.
  • Igantziko Biltoki elkartean, 22:00etan.
Larunbata, otsailak 24
  • Erratzuko Zubipunta ostatuan, 16:00etan.
  • Goizuetako Umore Ona elkartean, 16:00etan.
  • Leitzako Leitzarra tabernan, 16:00etan.
Orain arte sailkatutakoak
  • Leitzako Txoko tabernan jokatutako kanporaketan hamalau bikote aritu ziren, eta bi sailkatu dira Nafarroa mailako finalera: Iñigo de Karlos eta Antton Gomez, eta Andres Zubillaga eta Urko Goizueta.

Leitzako Txoko tabernako finalistak.

  • Arraiozko Arizti elkarteko kanporaketan hamahiru bikote aritu ziren, eta bertze bi sailkatu dira: Aritz Alunda eta Garikoitz Larretxea, eta Migel Maritorena eta Benito Elizagoien.
  • Elizondoko Amezti elkarteko kanporaketan, zortzi bikotek parte hartu zuten, eta bakarra ariko da Nafarroa mailako finalean: Lurdes Andueza eta Mikel Sarobe.
  • Iruritako zentroan sei bikotek eman zuten izena, eta horien artean, Enkarna Andueza eta Nuria Fuejok osatutako bikotea sailkatu da.
  • Leitzako Torrea tabernan hamabi bikote aritu ziren musean, eta bik egin dute aitzinera: Joxe Manuel Zabaleta eta Ignacio Barandarain, eta Karlos Sagastibeltza eta Joxe Antonio Zabaleta.

Leitzako Torrean jokatutako kanporaketa.

  • Doneztebeko Shanti ostatuan hamaika lagunek parte hartu zuten, eta bik lortu dute txartela: Tomas Uterga eta Valentin Cuberok, eta Joritz Zelaieta eta Xuban Ilarregik.
  • Elizondon, Baztango Gaztetxean, hamabortz bikote aritu ziren, eta bi pasatu dira Nafarroa mailako finalera: Ander Andueza eta Eki Etxandi, eta Hasier Plaza eta Oier Ariztegi.
  • Elizondoko Intza ostatuan ere jokatu zuten kanporaketa eta sei bikotek parte hartu zuten. Horien artean, bakarra sailkatu da: Iñaki Jubera eta Angel Jubera.
  • Berako Kataku ostatuan ere jokatu zuten kanporaketa eta hamalau bikote aritu ziren. Horietako bik izanen dute Nafarroako finalean aritzeko aukera: Joxe Angel Etxeberria eta Txelu Zubietak, eta Adur Huizi eta Andoni Telletxeak.
  • Leitzako Gaztañaga tabernako kanporaketan hamaika bikote aritu ziren, eta bi sailkatu dira finalera: Oihan Alduntzin eta Ander Zabaleta, eta Iraia Ceballos eta Fco Ortiz Kiko.
  • Zubietako kanporaketan bortz bikotek eman zuten izena eta bakarra ariko da Iruñeko finalean: Jesus Santesteban eta Josetxo Elizalde.

Zubietako kanporaketako finalisten argazkia.

  • Etxalarko Elutsa ostatuko neurketan bertze sei bikote aritu ziren eta Jose Martin Zelaieta eta Benantxio Elizagoien bikotea sailkatu dira.
  • Gazteluko ostatuko kanporaketan lau bikotek eman zuten izena eta Zorion Zelaietak eta Laurendi Zelaietak lortu dute finalera pasatzea.
  • Lesakako Arrano elkartean ere egin zuten kanporaketa eta hamahiru bikote aritu ziren. Horien artean bi pasatu dira finalera: Enaitz Portu eta Joel Gil, eta Joseba Perez eta Xiker Lizardi.
  • Lesakako Koxkila ostatuko kanporaketan hamaika bikote aritu ziren eta Mikel Mutuberria eta Gorka Arangurenek, eta Oier Zapiain eta Jokin Huizik lortu dute finalerako txartela.
  • Arantzako Ekaitza Elkarteak jokatutako kanporaketan sei bikotek eman zuten izena, eta bakarrak lortu du finalera sailkatzea: Patxi Mutuberria eta Josune Otxandorenak.

Arantzako  kanporaketako finalistak.

  • Ezkurrako kanporaketan hamaika bikote aritu ziren eta Oier Zulaika eta Laurentx Etxegoienek, eta Ivan Vinagre eta Ioritz Oiartzabalek lortu dute finalera sailkatzea.

Ezkurrako kanporaketako finalistak.

Horiek TTIPI-TTAPAk jakin ahal izan dituen kanporaketetako emaitzak dira.

Herrialde mailako finalak martxoaren 9an jokatuko dituzte. Nafarroako finala, adibidez, Iruñeko Alde Zaharreko Arrano elkartean jokatuko dute, 08:30ean hasita. Euskal Herriko finala, berriz, Zuberoan izanen da, Altzain, 2024ko martxoaren 23an.

Sariak
  • Txapeldunak: txapela, garaikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia lau lagunentzat dena barne.
  • Txapeldunordeak: garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzat Karibera bidaia, dena barne.
  • Hirugarren bikote sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
  • Laugarren bikote sailkatua: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.
  • 5.etik 8.era sailkaturiko bikoteentzat: 250 euro.
  • 9.etik 16.era sailkatutako bikoteentzat: 100 euro.
  • Herrialdeko finaletan txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, otorduak... banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun