Gazteriaren inguruan egindako analisia partekatzeko aurkezpenak eginen ditu Ernaik eskualdean

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 22a, 19:00

Ernaiko hainbat kide iaz Donamarian egindako Baztan-Bidasoko jardunaldian.

Ernai Gazte Antolakundeak txosten batean bildu ditu gazteen bizi kalitatean eragiten duten zortzi eremu. Txostenean bildutako azaltzeko aurkezpenak eginen dituzte heldu den egunetan.  

Eskualdean ere eginen dituzte aurkezpenak. Beran, bihar, otsailaren 23an eginen dute aurkezpena Toki Onan. Elizondon martxoaren 1ean, ortziralea izanen da aurkezpena, eta Donezteben, aldiz, martxoaren 9a, larunbata.

Txostena osatzeko eta egungo egoeraren analisia egiteko, zortzi eremu hartu ditu aintzat Ernaik: osasun mentala, etxebizitza, enplegua, zaintza, hezkuntza, trantsizio ekosoziala, eskubide zibil eta politikoak, eta bizi ereduak. Analisia egiteaz gain,  egoerari buelta emateko eta «bizi baldintza duinak bermatzeko» eremu horietako bakoitzean hartu beharreko norabidea ere proposatu dute.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun