2007 eta 2008 urtetan sortu diren Euskal Herriko zazpi probintzietako eta diasporako gazteek. Diasporako, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako 2006 eta 2009 urteetako gazteek ere aurkezten ahal dute hautagaitza Euskarabenturan.
Horretarako, minutu bateko aurkezpen bideo labur bat eta banakako proiektu bat aurkeztu beharko dituzte ondoko sei modalitate hauetako batean: historikoa, literarioa, ikus-entzunezkoa, musikala, plastikoa eta sormen digitala.
Lan horiek osatzeko hiru gai izanen dituzte aukeran:
- Euskara batua eta euskalkiak: Euskaldunek euskara batua onartu dutela eta zilegitasuna eman diotela uste al duzu? Euskara batuak euskalkiak zapaltzen edota baztertzen dituela uste duzu? Edo alderantziz, euskalkiek prestigio gehiago dutela esango zenuke? Antagonikoak al dira?
- Utopia: Nola irudikatzen duzu etorkizuna? Mundu horretako zein elementu ditugu gaur egun eta zeintzuk aldatu dira? Zer egin behar dugu mundu perfektu bat egikaritzeko?
- Emakumeak eta kirola: Kirolaren esparruan parekotasunik ba al dago emakume eta gizonezkoen artean? Emakumeek mutilek adina kirol egiten dutela esango zenuke? Kasualitatea al da hori?
Jasotako proiektuak, Eusko Ikaskuntza eta PuntuEus Fundazioak ebaluatuko ditu eta apirilaren 24an 125 gazte parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda argitaratuko dute.
Espedizio taldeko kideak hautatzeko kontuan hartuko dituzte, alde batetik, egin duten proiektuaren balorazioa, baina baita gazteen jatorria, generoa eta aurkezpen bideoan adierazitako motibazioa ere.
Izen ematea esteka honen bidez egin behar dute interesa duten gazteek.