Iruñeko Alde Zaharreko erremonte profesionaleko hamargarren txapelketako bigarren jardunaldiko partida jokatuko dute gaur, ortziralea, Labrit pilotalekuan Eloy Otxandorena doneztebarrak eta Aimar Saldias oiztarrak, Matxin III.aren eta Otanoren kontra.
Ortzirale arratsaldeko zazpietan Iruñeko Labriten hasiko den jaialdiko lehen partidan, Jon Sagaseta iruritarra eta Agirrezabala, Xuban Iturregi iruritarraren eta David Mitxeo doneztebarraren kontra ariko dira. Txapelketako jaialdi guztietan bezala, sarreran biltzen den dirua ADANOri, Nafarroan minbizia duten umeen eta familien elkarteari, emanen zaio.