Baztan-Bidasoko nekazari eta abeltzainak Sunbilla parean mobilizatu dira bertze behin

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 13a, 14:15
Gaur eguerdian hartutako irudia.

Aste honetan ere traktoreak N-121-A errepidera atera dituzte lan baldintzak hobeak eskatzeko asmoarekin. Kamioi eta auto ilarak sortu dituzte gaur Sunbilla parean bi noranzkoetan. Ez dute publiko egin zein den mobilizazioa deitzen duena. Nafarroan ordezkaritza duten EHNE eta UAGN sindikatuek ez dute gaur errepidera ateratzeko deialdirik egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun