Euskal Herriko Mus Txapelketako bortz kanporaketa jokatuko dituzte aste honetan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 13a, 11:00
Leitzako Torrea tabernan jokatutako kanporaketan hartutako irudia.

Euskal Herriko XV. Mus Txapelketako kanporaketek aitzinera segitzen dute. Aste honetan, ortziralean, Zubietan, Gaztelun eta Lesakan jokatuko dituzte, larunbatean Arantzan eta igandean Ezkurran.

Otsailaren 25era bitarte egin behar dira herriz herriko kanporaketak, eta Euskal Herriko Mus Federazioak jakinarazi duenez, eskualdean, guttienez, bederatzi kanporaketa jokatu dituzte orain arte, eta hemendik aitzinera, guttienez, bertze zazpi jokatuko dituzte.

Asteburu honetan Zubietak, Gazteluk, Lesakak eta Arantzak hartuko dute lekukoa:

Ortziralea, otsailak 16
  • Zubietako estalpean, 19:00etan.
  • Gazteluko ostatuan, 21:00etan.
  • Lesakako Arranon, 23:00etan.
Larunbata, otsailak 17
  • Arantzako Ekaitza Elkartean, 18:00etan.
Igandea, otsailak 18
  • Ezkurrako ludotekan, 17:00etan.

Heldu den asteburuan, Goizuetan eta Leitzan saio bana jokatuko dute:

Larunbata, otsailak 24
  • Goizuetako Umore Ona elkartean, 16:00etan.
  • Leitzako Leitzarra tabernan, 16:00etan.
Orain arte sailkatutakoak
  • Leitzako Txoko tabernan jokatutako kanporaketan hamalau bikote aritu ziren, eta bi sailkatu dira Nafarroa mailako finalera: Iñigo de Karlos eta Antton Gomez, eta Andres Zubillaga eta Urko Goizueta.
  • Arraiozko Arizti elkarteko kanporaketan hamahiru bikote aritu ziren, eta bertze bi sailkatu dira: Aritz Alunda eta Garikoitz Larretxea, eta Migel Maritorena eta Benito Elizagoien.
  • Elizondoko Amezti elkarteko kanporaketan, zortzi bikotek parte hartu zuten, eta bakarra ariko da Nafarroa mailako finalean: Lurdes Andueza eta Mikel Sarobe.
  • Iruritako zentroan sei bikotek eman zuten izena, eta horien artean, Enkarna Andueza eta Nuria Fuejok osatutako bikotea sailkatu da.
  • Leitzako Torrea tabernan hamabi bikote aritu ziren musean, eta bik egin dute aitzinera : Joxe Manuel Zabaleta eta Ignacio Barandarain, eta Karlos Sagastibeltza eta Joxe Antonio Zabaleta.
  • Doneztebeko Shanti ostatuan hamaika lagunek parte hartu zuten, eta bik lortu dute txartela: Tomas Uterga eta Valentin Cuberok ,eta Joritz Zelaieta eta Xuban Ilarregik.
  • Elizondon, Baztango Gaztetxean, hamabortz bikote aritu ziren, eta bi pasatu dira Nafarroa mailako finalera: Ander Andueza eta Eki Etxandi, eta Hasier Plaza eta Oier Ariztegi.
  • Elizondoko Intza ostatuan ere jokatu zuten kanporaketa eta sei bikotek parte hartu zuten. Horien artean, bakarra sailkatu da: Iñaki Jubera eta Angel Jubera.
  • Berako Kataku ostatuan ere jokatu zuten.

Horiek TTIPI-TTAPAk jakin ahal izan dituen kanporaketetako emaitzak dira.

Herrialde mailako finalak martxoaren 9an jokatuko dituzte eta Euskal Herriko finala Zuberoan izanen da, Altzain, 2024ko martxoaren 23an.

Sariak
  • Txapeldunak: txapela, garaikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia lau lagunentzat dena barne.
  • Txapeldunordeak: garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzat Karibera bidaia, dena barne.
  • Hirugarren bikote sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
  • Laugarren bikote sailkatua: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.
  • 5.etik 8.era sailkaturiko bikoteentzat: 250 euro.
  • 9.etik 16.era sailkatutako bikoteentzat: 100 euro.
  • Herrialdeko finaletan txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, otorduak... banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun