Gaur ere errepidera atera dira nekazariak eta abeltzainak

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 12a, 14:45
Duela minutu gutti hartutako irudia.

Euren traktoreak hartuta, joan den ortzegunean atera ziren Baztan-Bidasoaldeko nekazariak eta abeltzainak errepidera, Oronoz-Mugairi eta Sunbilla tartean. Ortziralean euren aldarrikapenei segida ematea erabaki zuten, eta halaxe egin dute gaur ere. Horrek trafikoan eragozpenak sortu ditu eta kamioi eta auto ilarak sortu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun