Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak antolatu dute programa hirugarren urtez segidan eta hamabi saio antolatu dituzte aurtengo udaberrirako. Hamabi ekitaldi horietatik horietatik sei TTIPI-TTAPA hartzen duen eremuan izanen dira.
Hiru ekintza mota izanen dira: literatura solasaldiak, errezitaldiak eta hitzaldiak.
Literatura solasaldiak:
- Otsailaren 29an,ortzeguna, Eneko Bidegainekin Bichta éder liburuari buruzko solasaldia Iruritan 19:00etan.
- Apirilaren 19an, ortziralea, Maddi Ane Txoperena idazle lesakarrarekin Ez erran inori liburuari buruzko solasaldia Erratzun 19:00etan
- Apirilaren 20an, larunbata, Garazi Arrula idazlearekin Lurraz beste liburuari buruzko mintzaldia Beran, 10:30ean.
- Apirilaren 24, asteazkena, Arantxa Urretabizkaia idazlearekin solasaldia Azken Etxea liburuari buruz Arantzan, 18:00etan.
Errezitaldia:
- Apirilaren 24a, asteazkena Arkanbele kantak liburuan oinarritutako errezitaldia Leitzan Mikel Tabernarekin, Joseba Irazokirekin eta Oier Fuentesekin 18:30ean.
Hitzaldiak:
- Apirilaren 26a, ortziralea, Beñat Sarasolarekin Literatura euskaraz gaur egun izeneko solasaldia Lesakan 18:30ean.