Hartara, etxeko telebista bereizmen handiko LTD hartzeko gai baldin bada, kanalak berriz sintonizatzeko prozesua egin beharko ditugu. Telebistako agintean bada horretarako botoi bat. Orokorrean urrutiko agintean Menua sakatu behar izaten da, segituan 'Konfigurazioa' eta 'Kanalak bilatu', eta azkenik, 'Sintonizazio automatikoa' aurkitu eta sakatu. Bilaketa automatikoko prozesu horrek minutu batzuk behar ditu. Kateak berriro sintonizatzea ekintza erraza da, kosturik gabekoa eta telebista batzuetan automatikoki egiten da. Prozesua bukatu denean telebista kanalak nahi bezala ordenatzeko aukera izanen dugu.