Arkupeko pilota txapelketaren jubenil eta gazte mailako finalerdietako protagonistak erabaki dira

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 6a, 20:00

Lesakako udal pilotalekuan jokatuko dituzte ortzegunean senior mailako final laurdenetako partidak.

Lesakako Arkupe I. pilota txapelketa azken txanpan sartzen hasia da zenbait kategoriatan. Igandean jubenil eta infantil mailako final laurdenak jokatu zituzten Lesakan eta kadete mailako jardunaldia Donezteben. Ortzegunean, senior mailako final laurdenak jokatuko dituzte Lesakan.

Jubenilen final laurdenetako emaitzak

  • Zestau (Behar Zana) eta Elizegi (Umore Ona), 14 - Madina (Intxurre) eta Otaegi (Behar Zana), 18
  • Rekalde (Oberena) eta Egaña (Oteiza), 12 - Izagirre (Lapke) eta Okiñena (Buruzgain), 18
  • Bidezabal eta Segurola (Gazteleku), 13 - Egurrola eta Calvo (Markina), 18
  • Kerejeta eta Ormaetxea (Lapke), 3 - Olaiz eta Leonet (Oiarpe), 18

Infantilen final laurdenetako emaitzak

  • Rekalde (Oberena) eta Leiza (Beti Onak), 13 - Ansola eta Beitia (Lagunak), 18
  • Zabala eta Zugasti (Hernani), 6 - Landa eta Alberdi (Lapke), 18
  • Gonzalo (Najerino) eta Mantzizidor (Lapke), 18 - Balda (Larraun) eta Santesteban (Atarrabia), 0 (ez ziren agertu)
  • Ezkurra (Atarrabia) eta Izagirre (Lapke), 4 - Labaka eta Arsuaga (Hernani), 18

Kadeteak Donezteben emaitzak

  • Sainz (San Miguel) eta Olza (Oberena), 18 - Etxabe (Bergara) eta Barbarin (Buruzgain), 13
  • Paraguayo VII.a (Najerino) eta Telletxea (Larraun), 18 - Antzizar eta Fagoaga (Erreka), 4
  • Etxaniz (Oteiza) eta Munduate (Lapke), 18 - Arrizabalaga eta Otxoantezena (Markina) , 10
  • Zearra eta Moto (Txukun Lakua), 18 - Landa (Lapke) eta Etxeberria (Oiarpe), 10
  • Oses (Hernani) eta Otaegi II.a (Behar Zana), 18 – Perez eta Mendizabal (Kurene Sopela), 3
  • Torralba (Zornotza) eta Del Rey II.a (Najerino), 18 - Iradi eta Zelaiaran (Oiarpe), 11
  • Alberdi eta Elola (Lapke), 18 - Bengoetxea eta Urzelai (Lea Ibarra), 4
  • Antimasberes (Lagunak) eta Artetxe (Ilunpe), 18 - Alzua eta Nanclares (Ataun), 13

Senior mailako final laurdenak ortzegunean Lesakan

Senior mailako final laurdenak otsailaren 8an, ortzegunean 18:30ean hasita jokatuko dituzte Lesakako udal pilotalekuan.

Senior final laurdenak, otsailaren 8an, ortzegunean 18:30ean hasita Lesakan
  • Salaberria eta Landa (Oiarpe) – Elizalde eta Oskoz (Oberena)
  • Apaolaza (Hernani) eta Aranguren (Eple) – Oskoz eta Lazkoz (Oberena)
  • Egiguren (Ilunpe) eta Goiburu (Lapke) - Gorostidi eta Plazaola (Zazpiturri)
  • Sarasibar eta Agirre (Oberena) – Etxeberria (Oiarpe) eta Lizeaga (Mundarro)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun