Urteko lehen EKOmerkatua otsailaren 3an izanen dute Iruñean. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatua larunbat honetan itzuliko da, eta Nafarroako 16 ekoizlek parte hartuko dute, elikagai anitzekin. Gainera, ‘Zatoz eta dastatu' tartea itzuliko da, kasu honetan izotz-barazkiekin, eta ekoizleengandik zuzenean dastatu ahal izanen dituzte 12:00etatik 14:00etara. Nafarroako sasoiko elikagaiek ere presentzia handia dute hilabete honetan, eta Kibbisatek Donamarian eta Donezteben hazitako kiwiekin eta Aizeaga Trufak Lizarraldeko tuber melanosporumarekin joanen dira.
Larunbat honetako EKOmerkatua Nafarroako sasoiko elikagaiei balioa emanez hasiko da. Horretarako, doako dastatze-gunean, ‘Zatoz eta dastatu' espazioan, 12:00etatik 14:00etara, izotz-barazkien dastaketa eskainiko da. Kasu honetan, Caparroson landatutako barazkiak dastatuko dira, Aragoi ibaiaren ertzean, El Puente Viejoko Asier Iribarren eta Silvia Morenoren eskutik.
Barazkiez gain, kiwiek eta boilurrak osatzen dituzte Nafarroako sasoiko elikagaiak. Kibbisaten kiwi ekologikoak landatzen dituzte, 2008tik, CPAEN/NNPEKeko ziurtagiria dutenak. Guztira Hayward barietateko 16 hektarea kiwi landatzen dituzte Malerrekan. Landaketek mikroklima bakarra eta lur emankorrak dituzte, eta, horri esker, aparteko kalitateko kiwiak lor daitezke. Larunbat honetan eskuragarri egongo dira, Maite Urrozen eskutik.
Denboraldi honetako bertze jaki bikain bat neguko boilur beltza edo tuber melanosporuma da, Sandra Izcuek eta Checho Zuastik Lizarraldean Trufas Aizeagaren markapean landatzen dutena. Hamar hektarea baino gehiago ditu artadietan boilurra ekoizteko, eta duela 9 urte hasi ziren biltzen. Boilur preziatu eta goxoa izango dute merkatuan eskuragarri.
Sasoiko produktu osasungarri eta jasangarrien EKOmerkatua izanen da, hilero parte hartzen duten Nafarroako elikagai ekologiko ugariez gain: Artzibarko ogia eta pastak, olioa, gazta eta lekaleak Lizarraldean, Eulateko marmeladak, Caparrosoko sasoiko barazkiak, Imotz bailarako arrautzak eta ahuntz gazta, Arbeiza eta Izurzuko eztia, Faltzesko olioa eta almendrak, Goizuetako Domiña hestebeteak, Beriaingo pasta, Erratzuko Pittika behi-gazta urdina, Goñi bailarako lekaleak eta patatak.
EKOMERKATUA
Otsailaren 3an, 10:00etatik 14:00etara. Iruñeko Autobus Geltoki Zaharra.
Ekollaondo. Arrautzak, ahuntz-gazta. Goldaratz.
Elkea. Lekaleak, garagardoa, sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.
Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien.
El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.
Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe.
Erlandere. Eztia. Arbeiza.
Ecológicos Aranda. Oliba-olio birjina estra eta almendruak. Faltzes.
Pittika. Behi-gazta. Erratzu.
Javier Anocibar. Patatak, txitxirioa eta udareak. Munarriz.
Domiña. Embutido. Goizueta
Larrezabal eco. Queso. Alsasua.
Pasta Martinelli. Pasta. Beriain.
Gil Pagola. Aceite. Eulz.
POSTU GONBIDATUAK
Kibbi SAT. Kiwiak. Donamaria eta Doneztebe.
Aizeagako boilurra. Boilurra. Lizarra.
Lurmendi-Casa Paulina. Marmeladak. Eulate.
JARDUERAK:
12:00-14:00: ‘Zatoz eta dastatu’ neguko barazkiak Geltokiren eskutik.