Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea - Kulturako Zuzendaritza Nagusiak, 313/2023 ebazpenean, gizarte-intereseko izendatu ditu 29 proiektu programa, jarduera eta programa-mota, kultura izaerakoak. Proiektu horiek urrian aurkeztu zituzten artistek, elkarteek eta enpresek, eta guztiek betetzen dituzte mezenasgoaren zergapizgarriak arautzen dituen 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren baldintzak. 29 proiektu horien artean, eskualdeari dagokionez, Laxoa Elkartearen Laxoa mantentze, sustapen eta hedapen programa (2024. urterako), Elizondoko abesbatzaren 2024-2028 urteetan musika hedatzeko laguntza eta Angel Mariezkurrena Deskarga eratsundarraren AMD kultura proiektuak egitasmoak daude (2024-2028 urteetarako).
Mezenas direnendako pizgarri fiskalak
MEKNA bereizgarri horri esker, egindako ekarpenek pizgarri fiskalak izanen dituzte, bai pertsona fisikoentzat, bai enpresentzat. Partikularren kasuan, emandako lehen 150 euroengatik Errentaren Deklarazioan % 80 itzuliko diete eta hortik gorako kopuruaren zatian % 40.
Enpresen kasuan, dohaintzen zenbatekoen kenkaria Sozietateen gaineko Zergaren (SZ) zerga oinarrian –oro har, dohaintzak ez dira gastu kengarriak– eta kuota likidoaren % 30eko kenkaria zergaldi bakoitzean emandako lehen 300 euroetan, eta % 20koa hurrengo zenbatekoetan.