690.000 euroko inbertsioa eginen dute eskualdeko herri lurretako 107 hektareatan zuhaitzak landatzeko

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 1a, 11:30
Dagoeneko hasiak dira eskualdeko 107 hektareatan landaketak egiten.

Bidasoaldean eta Goizuetan eginen diren lanak osorik ordainduko ditu Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernua 107 Hektarea landatzen ari da Igantzi, Eratsun, Etxalar, Lesaka, Bidasoa Berroaran, Kokoriko Junta eta Goizuetako herri lurretan, 690.000 euroko aurrekontuarekin. Lan hauek Nafarroako Gobernuak ordaintzen ditu %100ean Next Generation diru funtsekin, lanak esleituz eta hauen jarraipena eginez.

Nafarroako Gobernuak herriei proiektuak aurkezteko aukera eman zien, beti ere gaitzengatik edo suteengatik kaltetutako mendiak lehenetsiz. Landatutako espezieak, taeda pinua, kryptomeria, bertako haritza, lizarra, gereziondoak eta bertze batzuk izan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun