Otsailaren 1a da azken eguna larrea erretzeko baimena eskatzeko

Ttipi-Ttapa 2024ko urtarrilaren 29a

Aste honetan akitzen da larreak erretzeko baimenak eskatzeko epea. Otsailaren 1a da azkeneko eguna. Eskaera egiteko Basozaintza Zerbitzura deitu behar da (646 59 49 48 telefonoa edo Whatsapp) 08.00etatik 22:00etara, edo mezu bat idatzi centralmedioambiente@navarra.es e-Postara.

Informazio gehiago honako bi lotura hauetan:

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun