Ikastolaren aldeko kantaldia eginen dute igandean Baigorrin

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 24a, 15:00
Bertzeak bertze Urepelgo Aire ahizpak ariko dira kantari igandean Baigorrin.

Baigorriko ikastolak kantaldia antolatu du iganderako Baigorriko Biletxea gelan ikastolaren alde. Kantaldia 15:30ean izanen da, igandean, ilbeltzaren 28an.

Urepelgo Aire ahizpak eta Xendarineko ahizpak, Baigorriko Kaiet eta Jean Marie Crouspeyre aita semeak, Baigorriko bertso eskolako haurrak eta Baionako, Hiriburuko, Urketako eta Hazparneko kantariek osatzen duten Botakantu taldea ariko dira kantuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun