Baztango BKT taldeko emakumeek ligako partida jokatuko dute asteazkenean Txantrean

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 23a, 17:30
Baztango BKTko emakumeek jardunaldi honetako ligako partida asteazkenera aitzineratu dute. Txantrean jokatuko dute.

Asteburuan jokatu ohi dituzte gure kirol taldeek partidarik gehienak, baina aste honetan, Baztango BKTko emakumeek asteazkenean, hilak 24, jokatuko dute ligako partida Txantrean, 20:15ean. BKT eta Errekako alebinek ere derbia jokatuko dute egun berean, asteazkenean 17:00etan Elizondoko kiroldegian.

ESKUBALOIA

Emakumezko seniorrak ligan

UDC Txantrea - Baztango BKT, asteazkenean 20:15ean Txantreako igerilekuko kiroldegian.

Alebin mistoa ligan

Baztango BKT A – Erreka, asteazkenean 17:00etan Elizondoko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun